XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.1.4. Preferentzi-Identifikazioak.

Haurrak HBaren abenturen errezitatua amaitu duenean, berriro irudi guztiak biltzen dira, hala onartuak nola baztertuak, pakete batean eta hau esaten zaio: Orain, irudi guztiak ongi ezagutzen dituzunean, jolas bat eginen dugu: irudi preferituen jolasa.

Begira itzazu berriro eta bi pilatan jar: eskuineko paketean atsegin dituzun irudi guztiak jarriko dituzu eta, ezkerrekoan, atsegin ez dituzun guztiak.

Haurrak, eskaturiko sailkapena egina duenean, aldebatera utziko dira atsegin ez dituen irudiak eta mahai gainean zabalduko, subjetuaren aurrean, atsegin dituenak.

Ondoren, denetan gehien maite duena (denetan gehien gustatzen zaiona) aukeratzera bultzatuko dugu.

Aukera dezanean, zergatik preferitu duen galdegingo diogu.

Ondoren hau esanen diogu: Preferentzien jokoan, kondairaren zati zarela irudikatu behar duzu.

Nor izango zinateke zu?.

Nor nahiko zenuke izan irudi honetan?.

Haurra zalantzan badago erantzuteko edo eta bera ezin dela txerri izan esaten badigu, hau esan behar diogu: Zuk badakizu, jolasa da; HB edo beste norbait izatera jolasten dugu.